martes, 24 de noviembre de 2009

Kutxidazu bidea Ixabel

Zuzendariak: Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo.
Gidoia: Nagore Aranburu, Fenando Bernués, Mireia Gabilondo, Joxean Sagastizabal eta Carlos Zabala.
Pertsonaiak: Mikel Losada (Juan Martin), Ainere Tolosa (Ixabel), Jose Luis Ugartemendia (Joxe Joakin), Iñake Irastorza (Gregori), Mireia Gabilondo (Bego), Iñaki eta Xabier Zapirain Retegi (Bikiak), Maite Arrese (Koro), Egoitz Lasa (Tomas), Carlos Zabala (Joxe Mari), Asier Hormaza (Luis Koldo), Ana Elordi (Izaskun), Joseba Apaolaza (Don Pablo), Lierni Fresnedo (Miren), Anjel Alkain (Afro), Jose Ramon Soroiz (Peli), Aintzane Zigordia (Tabernariaren alaba), Sara Cortazar (Ruth), Patxi Santamaria (Rous) eta Pablo Urrizelki (Angel Mari).
Informazio gehiago: http://www.berria.info/kutsidazu/azala.php
sinopsia: Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, (Juan Martin) urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, “benetako” euskara ikastera. Herria “Harrialde” bataiatu dugu, eta baserriaren izena “Aranguren” da. Baserrian bizi, lan egin eta ikasi, eta herrian bertan dagoen udako eskolara ere joango da egunero ikastaro trinkoa egitera.
Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazal giroak sortzen dizkionak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario