martes, 24 de noviembre de 2009

Kutxidazu bidea Ixabel

Zuzendariak: Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo.
Gidoia: Nagore Aranburu, Fenando Bernués, Mireia Gabilondo, Joxean Sagastizabal eta Carlos Zabala.
Pertsonaiak: Mikel Losada (Juan Martin), Ainere Tolosa (Ixabel), Jose Luis Ugartemendia (Joxe Joakin), Iñake Irastorza (Gregori), Mireia Gabilondo (Bego), Iñaki eta Xabier Zapirain Retegi (Bikiak), Maite Arrese (Koro), Egoitz Lasa (Tomas), Carlos Zabala (Joxe Mari), Asier Hormaza (Luis Koldo), Ana Elordi (Izaskun), Joseba Apaolaza (Don Pablo), Lierni Fresnedo (Miren), Anjel Alkain (Afro), Jose Ramon Soroiz (Peli), Aintzane Zigordia (Tabernariaren alaba), Sara Cortazar (Ruth), Patxi Santamaria (Rous) eta Pablo Urrizelki (Angel Mari).
Informazio gehiago: http://www.berria.info/kutsidazu/azala.php
sinopsia: Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, (Juan Martin) urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, “benetako” euskara ikastera. Herria “Harrialde” bataiatu dugu, eta baserriaren izena “Aranguren” da. Baserrian bizi, lan egin eta ikasi, eta herrian bertan dagoen udako eskolara ere joango da egunero ikastaro trinkoa egitera.
Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazal giroak sortzen dizkionak.

martes, 17 de noviembre de 2009

el niño con el pijama de rayas

Zuzendaria: Mark Herman
Pertsonaiak: Asa Butterfield
(Bruno), David Thewlis (Ralph/ aita ), Vera Farmiga (Ama), Jack Scalon (Shmuel), Sheila Hancock (Nathalie/Amona), Richard Johnson(aitoma ), Rupert Friend (Kotler), Amber Beattie (Gretel), Cara Horgan (Maria), David Hayman (Pavel), Jin Norton(Herr Liszt)
Mota: dramazkoa
Iraupena: 94minutu
Sinopsia:Brunok bederatzi urte ditu eta ez du ezagutzen «Azken soluzioa» edo holokausto hitzen esanahia. Ez daki zein ankerkeria egiten ari den bere herrialdea Europa osoko beste herrietan. Bere aitak lanean gora egin duela besterik ez daki, eta Berlingo etxe eroso batean bizi ordez, orain, isolatutako eremu batean bizi dela, eta han ez dagoela zer egin edo norekin jolastu.
Egoera hori, ordea, guztiz aldatuko da Shmuel ezagutzean. Mutiko horrek bizitza arraro du hesiaren bestaldean, eta han bizi diren guztiek bezalaxe, uniforme bitxia janzten du, pijama marradun baten antzekoa. Bruno eta Shmuelen arteko adiskidetasunak haien haurtzaroaren amaiera markatuko du.

martes, 10 de noviembre de 2009

Aupa Etxebeste!

Zuzendaria: Asier Altuna eta Telmo Esnal
Gidoia: Asier Altuna, Pablo Bueno eta Telmo Esnal.
Mota: komedia.
Iraupena: 97 minutu
Pertsonaiak: Ramon Agirre: Patrizio Etxebeste, Elena Irureta: Maria Luisa Etxebeste, Paco Sagarzazu: Luziano Etxebeste, Iban Garate: Iñaki Etxebeste, Iñake Irastorza: Axun, Patxi Gonzalez: Exenarro, Jose Mari Igerretxe: Julian, Felipe Barandiaran: Juan Kruz, Ane Sanchez: Maite, Guillermo Toledo: Lapurra, Luis Tosar: Lapurra, Anjel Alkain: Udaltzaina 1, Anartz Zuazua: Udaltzaina 2, Nagore Aranburu: Ile-apaintzailea,Loli Astoreka: Bezeroa, Mikel Laskurain: Auzokoa, Jose Ramon Fatxado: Orkestrako zuzendaria
Sinopsia: Patrizio Etxebeste, txapelak egiten dituen enpresaburu eta alkategaia, zeukan diru guztia xahutu duela konturatzen da. Horrexegatik, familiak ezin du Marbellara oporretara joan urtero bezala. Herriko inor hortaz kontura ez dadin itxurak mantendu beharko dituzte hilabete osoa etxean sartuta geldituz. Honek elkarrekiko harremanetan eragina izango du.

martes, 3 de noviembre de 2009

el naufrago

Zuzendaria: Robet Zemeckis
Iraupena: 143minutu.
Mota: dramazkoa
Pertsonaiak: Tom hanks (Chuck Noland), Helen Hunt (Kelly Frears), Nick Searcy (Stan), Chris North (Jerry Lovett).
Sinopsia: Chuck Nolandek bere lana dela eta asko bidaiatu behar izaten du, bere neska lagunarengandik urrutira. horrelako bidaia batean istribu bat edukiko du eta inor egongo ez den irla batera iritziko da. Irla horretan bizipen zirraragarriak biziko ditu eta azkenik... hori zuek ikusita jakingo duzue.