martes, 20 de octubre de 2009

Eutsi!

Zuzendaria: Alberto Gorritiberea.
Iraupena: 90min
Pertsonaiak: Anjel Alkain (Kepa), Asier Hormaza (Martin), Oihana Maritorena (Zuriñe), Nagore Aranburu (Maria), Kandido Uranga (Xanti), Jokin Oregi (Iñigo) eta Iñaki Rikerte (Xabier)
Gidoia: Unai Iturriaga eta Alberto Gorritiberea.
Ekoizlea: Asier Bilbao.
Leku ofiziala: http://www.eutsi.eu/
Musika: Mikel Mendizábal.
Muntaia: enara Goikoetxea.
Makilajea: Eva Alfonso.
Jantziteria: Atoya Arandigoyen.
Sinopsia: Kepa eta Martin , enpresa berdinean lan egiten duten txikitatik lagunak dira. Enpresa honek duela bi urtetik lan-gatazka batean dago murgildurik eta enpresa atzerrira eramango dutela ematen du. Biek arazoa ikuspuntu ezberdinez ikusten dute eta beraien laguntasuna arriskuan jartzen denean, abentura berdineruntz abiatzen dira: Beraien lan-kexuak Frantziako Tourreko etapa batera eramatea; Piriniotako etapa batera. Bidaia, Zuriñe izeneko kazetari atzegin batekin egingo dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario